36 kaletan jarriko dituzte Gabonetako apaingarriak, urtarrilaren 6 arte.
LED argiekin osatutako edergarriak dira aukeratutakoak, energia aurreztu asmoz. Zuri eta urre koloreak izanen dira nagusi, izarren, elur maluten eta zuhaitzen formarekin.
Ohiko argiez gain, bi izei paratuko dituzte: bat, Nafarroako Jauregian; eta bestea, Carlos III. etorbidean. Horrez gain, hogei argi arku jarriko dituzte Zabalgunean eta beste hogei Alda Zaharrean.
17:45ean piztuko dituzte eta 21:00etan itzali, asteartez. Ostiraletan eta larunbatetan, berriz, 00:00ak arte egonen dira martxan.