Birgaitze premia dute 8.628 etxebizitzek Iruñean. Iruñeko Udalak egin berri duen galdeketaren emaitzaren arabera 2.650 etxebizitzek errehabilitazio behar handia dute, 5.978 etxek behar nabarmena dute eta beste 2.030 etxebizitzek aldaketaren bat egiteko beharra.
Lehioak aldatzea eta isolamendua hobetzeko aukera beharko lukete 4.512 etxek, 3.440 dira sukaldea eta komuna aldatzeko beharrarekin eta 2.472tan lurra eta ateak aldatu beharko lituzkete. 1.522 eraikinek igogailua behar dute eta 1.467tan teilatua eta fatxada berritzeko beharra dago.
Urtebete baino lehenago eraberritzea ezinbestekoa da 2.368 kasutan eta beste 1.522tan bi urtetan egin beharreko inbertsioa dela uste dute.