Errenta baxuena dutenek %50 eta %90 merkeago izanen dituzte jardunaldiak eta kirol guneak

Euskalerria Irratia 2015eko urriaren 23a

Prezioa publikoak jaistea adostu du Udalak, 2016 urterako; tartean, udal zerbitzuak, igerilekuak eta kultur ekimenak, esaterako.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dute neurria, hilaren 30ean, eta orduan zabalduko da helegiteak aurkezteko epea. Litekeena da abenduan onartuta egotea.

Hainbat zerbitzuri eraginen die neurriak: besteak beste, kirol guneei, gizarte jantokiei, etxean jasotzen den arreta zerbitzuari, Arte eta Ofizioen Zentroko eta Joaquin Maya musika eskolako matrikulei, haurtzaindegietako hezkuntza-arreta zerbitzuei eta ikastaroei. 

Prezioen jaitsiera, beti ere, errentaren araberakoa izanen da.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!