Euskal Herriko Nekazaritza Ekologikoen Elkarteen Kolektiboa da EHKO, eta bere zigiluak agroekologian oinarritutako nekazaritza ekologikoa identifikatzen du. EHKOlektiboko partaideek Europako arauditik haratago joateaz gain, agroekologiaren irizpideak barneratu nahi dituzte, hau da, nekazaritza ereduaz gain, bertakotasun irizpide, zein sozial, ekonomiko eta kulturalak kontuan hartzen dituena.
Mementu hauetan, Euskal Herri osoko 50 etxaldek jaso dute EHKO izendapena, eta hemendik eta urte amaierara beste dozena bat gehiago izanen direla espero da.
Gizarteari EHKO identifikatzailea eta bere 50 etxaldeak aurkezteko helburuarekin, datorren larunbatean eginen da Iruñeko Sarasate pasealekuan 1º EHKO azoka berezia.
Bestalde, egun berean Bilbon eginen den Alternatiben Herria eta Baionan Deiadar aldarrikapen ekintzekin bat egiten dutela adierazi dute EHKOlektiboko partaideek.
