Espainiako bandera eta erregearen argazkia dauden tokian mantendu ahalko ditu Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 21a, 09:39

Alkatetza berria osatzerakoan lekualdatu zituzten ikurrak, baina Espainiako Gobernuaren Delegazioak lehen zeuden lekuan jartzeko eskatu zuen; legeak, baina, udalari eman dio arrazoia.

Txosten juridikoa galdegin zuen udalak, lekualdatzea legezkoa zen ala ez ziurtatzeko, eta aldekoa izan da emaitza: Delegazioak ezin dio esan non ipini behar dituen ikurrak.

Esaterako, Espainiako bandera osoko bilkuraren gelan, alkatetzaren bulegoan zein Gobernu Batzordearen gelan ezarri lezake. "Udalak zehaztu dezake udal organoak biltzen diren hiru toki horietako batean jartzea Espainiako bandera eta primeran beteko luke legea", zehaztu du txostenak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!