Iruñean txakurrak lotuta eraman behar direla gogorarazi du Udaltzaingoak

Euskalerria Irratia 2015eko urriaren 21a

Txakurrak lotuta joan behar dira Iruñean.

Arriskutsutzat hartzen diren txakurrak gainera muturrekoarekin joan behar dira eta jabeak zakurraren lizentzia eduki behar du.

Aske joateko aukerarik ez dute Iruñean txakurrek. Uhalarekin lotuta eta arriskutsu izendatutako zakurrek gainera muturrekoarekin joan behar dutela gogorarazi du Udaltzaingoak. Horrez gain, zakur horien jabeek lizentzia eraman beharko dute gainean. Txakurrentzat prestatutako eremuetan askatu ahal izanen dituzte baina, arriskutsu izendatutako horiek muturrekoarekin segitu beharko dute.

Amorruaren aurkako txertoaren kanpaina abian jarriko du Udalak gaurtik aurrera eta ostirala arte. Iruñeko Animalientzako Arretarako Gunean jarri ahalko zaie txertoa animaliei, goizez: 11:00etatik 14:00etara. Gogorarazi dute txakur denek jarria izan behar dutela amorruaren kontrako txertoa eta bi urtean behin derrigorrezkoa dela berritzea. 20 euroren truke jartzen ahal zaie txertoa eta 40 eurotan mikrotxipa.

Mikrotxipa ere derrigorrez jarrita izan behar dute zakurrek. Ez eramateak isuna eragin diezaioke jabeari: 61 eta 601 euro bitartekoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!