Urriaren 23an irekiko dute “Askatasunaren garaipena: Espainiako Polizia terrorismoaren aurka” Polizia Nazionalak antolatutako erakusketa Armen Aretoan eginen da Ana Irurita Iruñeko Administrazioarekiko Auzietako 3. Auzitegiko magistratuak udalaren lekualdatzea atzera bota eta gero.
“Gatazka politiko bat. Biktima guztien aitortza, soluzio bakarra. Denok irabazten dugu.” Lelopean eginen da elkarretaratzea. German Rodriguezen anaiak edota Angel Berruetaren emazte eta alabak, besteak beste, eman diote sostengua ekimenari.