Aparkalekuak (% 16,1) eta zarata (% 14,5) dira Iruñeko auzokideen buruhauste gehienak eragiten dituzten arazoak, Udaleko Soziologia Unitateak egindako ikerketa baten arabera. Bi arazo horietaz gain, segurtasun eza (% 9,5), zerbitzuen gabezia (% 9,1) eta garbitasuna (% 8,2) dira kezkarik hedatuenak. Bestalde, berdeguneak eta garraioak dira auzokideei gutxien arduratzen dizkieten gaiak.
Auzoka aztertu du Udaleko Soziologia Sailak Iruñerriko errealitatea, 1.335 inkesta eginez..
Auzoen nolakotasunei ere so egin die, tokian tokiko errealitatea islatzeko xedez. Zenbait datu aipatzearren Alde Zaharreko biztanleen %38ri kaleko hotsek sortzen diote ezinegona; Mendillorrikoen %39ari, aldiz, zerbitzu eskasiak.
Iruñeko auzo guztietan nagusi diren bi kezka handienak ez ezik, segurtasun falta ere arazo nabarmena da Arrosadia, Arrotxapea, Sanduzelaiko eta Donibaneko bizilagunen ustean. Aldiz, Buztintxuri eta Mendillorreko etxekideei zerbitzuen gabeziak (farmaziak, komertzioak, bankuak...) arduratzen die gehien.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!