Droga prebentziorako programa auzo gehiagotara zabalduko da

Euskalerria Irratia 2015eko urriaren 14a

Mendillorri, Erripagaina, Arrosadia eta Azpilagainan eginen dituzte drogamenpekotasunari aurre egiteko programak.

Droga trafikoarekin atzemandako errekurtsoen Diru Funtsa baliatuko dute drogamenpekotasuna prebenitzeko programa zabaldu ahal izateko. Iaz Sanduzelain, Arrotxapean, Txantrean, Alde Zaharrean eta Etxabakoizen izan ziren prebentzio programak, aurten Mendillorrira, Erripagainara, Arrosadiara eta Azpilagainara.

Gazte elkarte eta federazioek izanen dute aukera programa horiek martxan jartzeko. Aldezar, Sinar Zubi, Etxabakoitz Bizirik, Arrotxapea Batean eta Umetxea-Sanduzelaik 57.214 euro izan zituzten iaz. Aisialdi garaian jarduera osasungarriak izateko aukerak eskaini zizkieten progrmazio horietan.

2015eko datuen arabera Iruñean 29 urtetik beherako gazteak 57.663 herritar dira, auzoz auzo: Etxabakoizen %31,94 dira 29 urtetik beherakoak, Arrosadian %29,72, Mendillorrin %39,14, Sanduzelain %30,2, Arrotxapean %32,08 eta Azpilagainan %29,11.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!