Decociudad-ek bultzatuta, larunbatean bertan ariko dira estoldak dekoratzen. Orotara, 60 lan zirriborro aurkeztu dituzte egileek lehiaketara eta epaimahaiak hogei onenak hautatu ditu.
Jakinarazi dutenez, anitzak dira landutako estiloak: geometrikoak, naif-ak, figuratiboak, abstraktuak, komiki kutsukoak...
Eta estoldak margotzeaz gain, festa eguna ere izanen da, hein batean, azken finean, umeei zuzendutako jolasak eta herritarren parte hartzea ere sustatuko baitituzte.