Hiri-altzarien eta haurrentzako parkeen mantentze-lanek 585.000 euro balio dute

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 8a, 08:45
Mantentze-lanek 585.626,38 euro balio dute Iruñean urtero.

8.300 eserleku, 1.042 zuhaitz babesle eta kale argi, 116 haur parke eta ariketa fisikoa egiteko tresneria 12 gune ditu Iruñeak.

Heldu den urterako hiri-altzariek eta haurrentzako parkeek aurrekontua finkatua dute mantentze lanak egin ahal izateko: 585.626,38 euro bideratu dituzte horretarako. Iruñeko Udal batzak hartutako erabakia izan da eta heldu den urte osorako aurrekontu proposamena da egin duena.

Azken bi urtean UTE enpresak egin du mantentze-lan hori eta 2016rako ere kontratua luzatzea adostu du Udalak. Guztira 8.300 eserleku, 13.400 metro hesi, 19.000 metro baranda, 2.120 metro eskubanda, 4.500 zakarrontzi, 1.042 zuhaitz babesle eta kale argi, 110 kirol elementu, 116 haur parke eta 12 gune ariketa fisikoa egiteko tresneriarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!