Iruñeko Udalak Rodezno Kontearen aretoa eskaini du Espainiako Poliziaren erakusketarako

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 6a, 20:50

Abel Azcona artistari eskaintza bera egin dio gerrako fusilatuen inguruan azaroan egin nahi duen erakusketa bertan jartzeko.

Iruñeko Udalaren Gobernu taldeak Rodezno Kontearen udal aretoa eskaini du ‘La victoria de la libertad, la Policía Nacional contra el terrorismo’ izenpean Polizia Nazionalak Ziudadelan egin nahi zuen erakusketarako. Aho batez onartu du Gobernu Taldeak proposamena gaur goizean. Udalak jakinarazi duenez, hau ez da akordio formala, eskaintza bat baizik.

Joan den abuztuaren 20an Ziudadelako areto eta guneen erabilera arautzen duen lege berria indarrean sartu ondoren sortutako beharrak asetzeko asmoz hartu dutela erabakia adierazi du Udal Taldeak.

Era berean, Abel Azcona artistari ere areto honen eskaintza egitea erabaki dute azaroaren bukaeran egiteko asmo duen erakusketa bertan jartzeko.  

Bestalde, poliziaren erakusketa ibiltaria dela eta Gobernu Delegazioak Udalaren aurka zabaldutako auzibidean Udala defendatuko duten abokatuak izendatu dituzte gaurko bilera honetan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!