Turismo Bulegoaren eskutik egingo dituzte bisitak, eta 240 toki daude. Aldez aurretik eman behar da izena, Bulegoarekin kontaktuan jarriz.
Aitziber Imizkoz gidak zuzenduko ditu ibilaldiak. Goizeko saioetan, Iruñeko historiaren pasadizo esanguratsuenak kontatuko ditu; arratsaldekoetan, harresietan murgilduko dira, Labritekoan eta Redingoan, esaterako.