Mendillorriko igogailuarekin zer egin aztertzeko beste hiru hilabeteko epea du Udalak

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 5a, 08:02

Ekainetik geldiarazita dago egitasmoa. Tekniko adituek proiektua aztertuko dute, parte hartzea eta bizilagunekin kontsulta ere abian jarriko dute.

“Benetako beharrak zein diren aztertu eta bizilagunei galdetuko zaie Mendillorriko igogailuaren inguruan”, hala berretsi du Iruñeko Udalak. Hiru hilabeteko epea eman diete tekniko adituei proiektua aztertu dezaten. Geldiarazita dago egitasmoa ekainetik eta orain, egoera aztertu ondoren, bizilagunei galdetuko diete igogailua jartzearen edo ez jartzearen beharraz.

Joan den udal taldeak onartu zuen maiatzean igogailua egiteko espedientea. Mendillorriko igogailu horrek auzoaren hegoaldea eta iparraldea lotzeko asmoa du. Aurrekontua 895.615 eurotan aurreikusi zuen UPNk.

Orain gutxi egindako txosten teknikoek agerian utzi du igogailu horrek ez lukeela guztiz salbatuko auzoaren hegoaldeko eta iparraldeko malda. Hori horrela, lan taldea abian jarri da aztertzeko zein diren bizilagunek dituzten ohiturak batez ere mugikortasunari dagokionez.

Hiru fasetan abiatuko dute egitasmoa aztertzeko lana: alde batetik, eginak dauden txostenak aztertu eta azpiegiturari buruzko espedientea aztertuko da; betetik, bizilagunei euren iritzia galdetuko zaie eta eztabaida guneak ere izanen dira; azkenik, lan taldeak osatuko dira irtenbide posibleak zein izan daitezkeen aurkezteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!