Ehunka adinduek haien aldarrikapenak plazaratu dituzte Iruñean

Euskalerria Irratia 2015eko urriaren 1a

Argazkia: UGT sindikatuak Twitter bidez zabaldua.

Zahartzaro duin baten alde, krisiaren aurka azaldu dira gaur adinduak, euren nazioarteko egunean. 

Adinduen Nazioarteko egunen haien aldarrikapenen berri emateko ehunka adindu elkartu dira Nafarroako Diputazioaren aurrean.  Pentsio duinak eskatu eta edadetuek dituzten beharrak asetzeko inbertsioak egin ditzatela esaktu dute.

Ekonomikoki babes nahikoa izatea nahi dute, baina badira bestelako beharrak ere. Menpekotasunaren legea bete dezatela eskatzen segitzen dute, izan ere, murrizketak iritsi arte ongi funtzionatzen zuen. Murrizketa horiek osasun arlora ere iritsi direla gogoratu dute ekimeneko parte hartzaileek.  Besteak beste, denbora luzez itxaron zerrendetan zain egon beharrak eragiten dizkien kalteak aipatu dituzte adinduek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!