Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak "aurrera pausotzat" jo du Iruñeko alkate Joseba Asironek Rodeznoko kondea plazari izena aldatzea. Serapio Espartza udal arkitektoa izandakoaren izena hautatu zuen duela bi aste. Elkarteak, baina, ausartago jokatzeko eskatu dio: "Gehiago egin zitekeen, aldaketak biktimekiko ordaina eskatzen zuen, memoriarekin lotutako izen bat". Horregatik, Askatasunaren plaza deitzea nahi du elkarteak.
Kontsultarik eta parte hartzerik gabe hartutako erabakia izan dela kritikatu du Elkarteak. Memoria historikoa berreskuratzeko lanean dabiltzan taldeekin aritu ez izana leporatu diote Iruñeko alkateari. "Garaiz gabiltza Ropdezno kondearen plaza ezkorrari, Askatasunarena jarri eta beste esanahi bat emateko", nabarmendu dute Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteko kideek.