Joan den igandean Iruñeko Donibane Auzoan auto batek harrapatu zuen gaztea hil egin da. Larri zegoen Nafarroako Ospitalean eta Udaltzaingoak baieztatu duenez, atzo arratsaldean zendu zen.
Harrapaketa izan zenean, autoko gidariak ihes egin zuen; handik ordu gutxira aurkitu zuten udaltzainek eta atxilotuta eraman zuten polizia-etxera: zuhurtziagabekeriaz eragindako lesioengatik inputatuta dago.
Hildako gazteak 21 urte zituen. Autoaren gidaria, berriz, 23 urteko gaztea da.