UPNk kritikatu du Udalak Aldapako San Ferminetan deus ez antolatzea

Euskalerria Irratia 2015eko irailaren 25a

Ana Elizalde, Enrique Maya eta Maria Caballero.

Bilduk Iruñeko festa handia albo batean uztea kritikatu du alderdi erregionalistak.

Iruñeko Udaleko UPNk deitoratu du Bilduren jarrera Aldapako San Fermin jaien harira: “Erakunde gisa baztertu egin ditu jaiak”. Urteotan lortutakoa haustea leporatu dio Bilduri UPNk: “alderdikerietatik urrundutako festa eta inor baztertu gabekoa abandonatu du”.

Iruñeko Udalak Aldapako San Fermin jaiak antolatzeko ardura hartu zuen “zenbaitzuk ETAren presoen aldeko jaia bilakatzen ari zirelako”. 2007an adostu zen osoko bilkuran udalak hartuko zuela ardura hori. Gogoan izan du UPNk iaz ere egin zela ETAren aldeko ekitaldia: “Xabier Sagardoy eta Luis Goñiren aldeko ikuskizuna izan zen Iruñean”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!