San Fermin Txiki, Iruñean besta haundi

Euskalerria Irratia 2015eko irailaren 24a

Alde Zaharreko Jai Batzordeak 150 ekitaldi baino gehiago antolatu ditu ostiraletik igandera. Aurten Udalaren aldetik trabarik ez dute izan Redinen Azogunea jartzeko. 

Ostiral eguerdian Corazonisten Plazan festak iragartzeko txupinazoak hasiera eman dizkio Iruñeko besta txikiei. 

Mota askotako ekitaldiak bildu ditu aurtengo egitarauak: ostiralean bertso poteos Jarauta karrikan, auzoko gazteen Streptease Auzogunean (Redinen) edo  Jarel Babel, Orreaga 778, Josu Jon Imas, eta DJ Jotatxoren kontzertua Auzogunean.

Larunbatean euskararen aldeko krosa San Frantzisko plazan hasita, ondoren, txikien krosa eta Alde Zaharreko Erraldoi Txikien konpartsaren irteera Jarauta karrikatik, Astigarragako txistulariekin eta Txantreako eta Sanduzelaiko Erraldoi Txikien Konpartsekin. Dantzariak ere kale guztietan: Santo Domingoko azokatik San Lorenzoko dantzanteak, Muthiko Alaiak eta Iruña Taldea. Eta gauean kontzertuak: Cultrum, Bourbon Kings, Blowfuse, DJ Romano. kontzertuan Auzogunean, DJ Atreyu Suberrin Irrintzi peñan, Delirim txarangaren kontzertua eta Iruñeko Algara peñan “The Trikiteens” taldearen eskutik.

Udalaren ekarpena aurten hauxe izan da:  larunbat goizean Iruñeko Konpartsako Erraldoi eta Buruhandiak aterako dira, Udal Txistulariek Dianetan joko dute eta Duguna Taldeak bere Ezpata dantza eginen du igande goizean, Curtidores zubitik irtenda eta prozesioaren ibilbidea eginez.

Hona hemen egitarau osoa

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!