2012ko sanferminetan billabesaren entzierroaren harira istiluak sortu ziren. Poliziak entzierroa galarazi zuen, jarduera ez-ofizial batekin trafikoa ixten eta garbiketa lanak eragozten ari zirela argudiatuz. Bost lagun atxilotu zituen istilu haiengatik. Hiru urte geroago, bederatzi hilabete, urtebete eta bi urteko espetxe zigorrak ezarri dizkie Iruñeko 2. Zigor Auzitegiak hiru gazteri, "agintearen aurkako atentatua" egitea egotzita. Beste bati 240 euroko isuna jarri dio, eta bosgarren auzipetu bat absolbitu egin dute.