Iruñeko Udalaren lehen ehun egunetako balantzea

Euskalerria Irratia 2015ko ira. 23a, 19:15

Organigrama berria, pobreziaren aurkako foroa eta etxebizitzak birgaitzea bazterkeriari kontra egiteko, Udalaren lehen ehun egunetan hartutako erabaki nagusiak.

Organigrama berri bat, non alor eta izendapen libreko kargu gutxiago diren; Iruña aterpe-hiri izendatzeko adierazpena; pobreziaren aurkako foroa; Alde Zaharrean ostalaritzako lizentzia gehiago ez emateko erabakia; euskararen normalizazioa; hiri-altzarien inbentarioa, eta hutsik zeuden 25 udal-etxebizitzaren berrikuntza sortzen ahal diren beharrak asetzeko: horiexek dira udal-gobernu berriak abiarazitako ekintzak eta proposamenak, ekainaren 13an Udala gobernatzen hasi zenetik.

Joseba Asiron Iruñeko alkatea, Aritz Romeo Herritarren Segurtasuneko eta Elkarbizitzako zinegotzi ordezkaria, Ana Lizoain Herritarren Partaidetzako, Berdintasuneko eta Gizartea Ahalduntzeko zinegotzi ordezkaria, Edurne Eguino Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapeneko zinegotzi ordezkaria eta Itziar Gómez Geroa Baiko udal bozeramailea agertu dira komunikabideen aurrean, eta balantzea egin dute udal-gobernuaren lehen ehun egunei buruz. Udal-gobernuari sostengua ematen dioten lau alderdi politikoen izenean, adierazi dute oinarriak finkatu direla lankidetzan eta elkar adituta aritzeko eta erabakiak batera hartzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!