Behin behineko lanaldirako administrari laguntzaileak kontratatzeko beharraren aurrean azterketara deitu ditu herritarrak Iruñeko Udalak. Guztira 2.656 lagun onartu dituzte proba horiek egiteko. Beharrezkoa den unean eta lana pilatzen denetan administrari laguntzaileak kontratatzea da asmoa.
Behin behineko onartuen zerrenda udalaren web orrialdean (www.pamplona.es) ikusi daiteke eta baita udaletxeko iragarki taulan ere. Bost eguneko epea zabalik dago orain erreklamazioak edo eskaerak egiteko, ondoren, behin betiko zerrenda kaleratuko dute eta horrekin batera proba zein egunetan eginen den jakinaraziko dute.
Galdera-sortari erantzun beharko diote proba egiten dutenek hitzezko gaitasunaren inguruan, zenbakizkoen inguruan, ortografiari buruzkoak eta gaitegiaren ingurukoak ere bai.