Abian dira ikasturte honetarako Iruñeko Udalak prestatu dituen Sormen Tailerrak euskaraz. Gazte eta helduentzako urte osoko zein ikastaro monografikoetarako izen emate epea zabalik egonen da aste osoan, irailaren 25 arte. Izen ematea 010 telefonora deituta egin daiteke (edo 948-420100 sakelekotik edo Iruñeaz kanpotik deituz gero). Informazio gehiago 600-411 487 telefono zenbakian edo hemen.