Euskaldunberrientzako Bertso Eskolarako izen emateko epea zabalik

Euskalerria Irratia 2015eko irailaren 22a

Irailaren 23ra arte aldez aurreinskripzioa eta 25etik aurrera matrikulazioa eginen da Hizkuntza Eskolako Euskaldunberrientzako Bertso Eskolan. Bi talde eginen dira. Klaseak astelehen edo asteazkenetan, 19:00etatik 21:00etara. 

Paula Anzola eta Belen Ordoñez ikasleek eman digute informazio guztia Irrintzi Plaza saioan. 

2008an zabaldu zen Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialeko Euskaldunberrientzako Bertso Eskola. Ikasturte berriarako bi talde ari dira antolatzen: hasi berrientzako taldea, astelehenetan arituko dena eta arituentzako beste bat, asteazkenetan. Bietan ordutegi bera izanen da: 19:00etatik 21:00etara eta talde bakoitzean, gehienez, 15 ikasle arituko dira Ainhoa Aranburu bertsolari eta irakaslearen ardurapean.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!