Antsoain, Arrotxapea eta Txantreako 18-19 urte bitarteko lau gazte (Oier Goienetxe, Andoni Porres, Asier Nieto eta Alain Sanz) dira Sofokaos taldeko kideak.
Diskak “Oztopoak gaindituz” izena darama eta bertan zazpi abesti berri bildu ditu taldeak.
Antsoain, Amaiur, Arizkun, Irurtzun, Lakuntza, Eskoriatza, Iruñea eta Iruñerrian aritu izan dira zuzeneko kontzertuak eskaintzen eta orain beren lehen lana aurkeztuko dute jendaurrean.
Joan den astean hemen, Euskalerria Irratian izan genituen Oier, Andoni, Asier eta Alain.