2015/09/21 18:30

"Hitzajolas" diktaketa-sariketa

Civivox Kondestable, Iruñea

Diktaketa-sariketa, euskara ikasleei zuzendua, publiko orori irekia

 

Literatuta-testu pare bat hartuta, bi mailatan, euskarazko diktaketa-sariketa.

Iparraldean egiten den HITZADITZA, eta Bilbon egiten den BERBADITZA sariketetan oinarrituta, Iruñean ere horrelako egitasmoa abian jarri nahi izan dugu. Diktaketaren teknika zaharra bada ere, balio handikoa da euskara ikasten ari direnentzat, hizkuntzaren zenbait arlo lantzen dira horren bitartez: ortografia, puntuazioa, fonetika, intonazioa...

Hala ere, ekimenaren helburu nagusia da euskara ikasleei euskaraz aritzeko beste aukera ematea, ikasleen eta Iruñerriko euskaldunen harremanak sendotzea; izan ere, edozein euskaldunek parte hartu ahal izanen du.

Azkenik, nola ez, gure asmoa da irakurzaletasuna bultzatzea, eta Euskal Herriko egileak ere ezagutaraztea.

 Sariketan izena emateko euskaraikasleenbesta@gmail.comhelbidera mezu bat bidali behar da, hilaren 21a baino lehen.

 Bi mailatan antolatuko dugu:

a) A1-B1

b) B2-C1

(Bietan parte har daiteke, baina bakoitza bere mailan lehiatuko da)

 Sariak:

Maila bakoitzeko irabazleak Euskal Herriko txoko batean egonaldia jasoko du, baita sari desberdinak ere.

Irailaren 23an Zentral Kafe Antzokian ospatuko den euskara ikasleen bestaren barruan antolatutako ekimena izan da; hori dela eta, sari banaketa Zentralen eginen da, asteazkenean.

AEK

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!