2015/09/23 19:00

Besta

Euskara ikasleen besta

Zentral Kafe Antzokia, Iruñea

AEKk antolatuta, Euskara Ikasleen Besta eginen da irailaren 23an Zentral Kafe Antzokian. 

Arratsaldeko 19:00etatik aurrera musika eta hitza nagusituko dira: 

  • Musika zuzenean: Gorka Urbizu (Berri Txarrak), Jon Basaguren (Izaki Gardenak), Hutsun Txalaparta taldea, eta musika giroa DJ JOTATXOren eskutik.

 

  • Iruñeko mintzodromoa: Talde txikietako jarduna, euskaraz mintzatzeko, jende euskalduna ezagutzeko. Mintzodromoa: bertan parte hatzeko izena eman behar euskaraikasleenbesta@gmail.com helbidean.

 

  • Bakarrizketa,  Baltziskuetaren eskutik

 

  • Reyes Ilintxeta eta Txari Eleta, Euskalerria Irratiko esatariak,  zuzeneko elkarrizketan ariko dira

 

  • Horrez gain, euskara ikasi dutenen testigantzak, lehiaketa eta 50 sari baino gehiago sari, euskara ikasteko aukeren informazioa, sorpresak...

 

  • Bestaren aurretik: 17:30ean, Zentraleko terrazan “Eskola ordu bat doan” eskainiko dugu, hasieratik euskara ikasi nahi duten horiei begira, AEKren eskola bat ezagut dezaten.

 

  • Azkenik, bestaren harira, lehiaketa bat ere abian jarri dugu: “ ZURE BIZIPENA” Bertan parte hartzeko euskara ikasle bezala izan duzun esperientzia esaldi bakar batean idatzi behar da. Kontakizunik ederrenarentzat sari nagusia izanen da, eta irailaren 23an jakinaraziko da, bestan bertan. (Parte hartzeko animatuz gero, bidali zure bizipena  euskaraikasleenbesta@gmail.com  helbidera, eta saria Nafarroako txoko zoragarri baten egonaldia bi lagunentzat, Zugarramurdiko Graziana aterpetxean)

 

Beraz, irailaren 23an, Iruñeko Alde Zaharra, besta giroan, euskara ikasleen topalekua izatea nahiko genuke, euskara ikasi dutenena, euskara ikasten ari direnena, euskara ikaslea izatea pentsatzen ari diren horiengana ere bai, baita euskaraz bizi nahi duen ororena ere.

 

 

Oharra: Hilaren 21ean Kondestablen eginen den sariketaren irabazleak Zentraleko bestan jakinaraziko dira.

 

 

AEK

 

 

Hizkuntza: Euskara

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!