Iruñeko Udalak dio ez dela zentsurarik izan

Euskalerria Irratia 2015eko irailaren 16a

Armen aretoa.

"Espainiako Poliziaren erakusketa ez da egokitzen Ciudadelako Arma Aretoaren erabilerari", hala azaldu du Maider Beloki Kultura zinegotziak. 

"Ez debekurik ez eta zentsurarik ere", Kultura, Hezkuntza, Euskara eta Kirol zinegotzi Maider Belokik esan du Espainiako Poliziak egin nahi duen erakusketa ez datorrela bat Ciudadelako Arma Aretoak eskaintzen duen aukerekin. “Areto hori ez dago aurreikusia erakusketak egiteko”, azaldu du Belokik.

Espainiako ordezkariak Nafarroan, Carmen Albak Iruñeko Udala kritikatu du zentsuratu egin duelako erakusketa: “Espainiako Poliziak terrorismoaren aurka egindako lana erakustea zen asmoa eta hori debekatu dute”. Iruñeko Udalarenak diren espazioak kudeatzen ari direla azpimarratu du Belokik, eta ez bakarrik Ciudadelako aretoak, baita Civivox zentroak eta Erraldoien Txokoa ere. “Ciudadelako Arma Aretoa ekitaldi kultural eta artistikoetarako bideratzea da asmoa baina erakusketak hartzeko aukera ez dago horien artean”, azaldu du Belokik. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!