Organigrama berrantolatzeko Alkatetzaren dekretua sinatu du Joseba Asironek

Euskalerria Irratia 2015ko ira. 15a, 20:57

Udalak zortzi alor izanen ditu, Gobernu Gardenaren Alorra alkatearen ardura izanen da eta besteak zazpi zinegotziren esku egonen dira.

Alkateak Gobernu Gardenaren alorra zuzenduko du. Beste alorrak dira: Tokiko Ekonomia Iraunkorra (EH Bilduko Patri Peralesen ardurapean egonen dena), Hiri Ekologia eta Mugikortasuna (Aranzadiko Armando Cuenca), Hiri Bizigarria eta Etxebizitza (EH Bilduko Joxe Abaurrea), Kultura, Hizkuntz Politika, Hezkuntza eta Kirola (EH Bilduko Maider Beloki), Herritarren Segurtasuna eta Elkarbizitza (EH Bilduko Aritz Romeo), Gizarte Ekintza eta Garapen Komunitarioa (Izquierda-Ezkerrako Edurne Egino), Herritarren Parte Hartzea, Berdintasuna, Ahalduntze Soziala (Aranzadiko Ana Lizoain).

Organigrama berriaren arabera alor bakoitzak izanen du, gutxienez, zuzendaritza bat eta idazkaritza tekniko bat. Tokiko Ekonomia Iraunkorra eta Hiri Bizigarria eta Etxebizitza alorrek bina zuzendaritza izanen dute. Tokiko Ekonomia Iraunkorra alorraren barnean Giza Baliabideak eta Ogasuna, Komertzioa eta Turismo atalak egonen dira. Bere aldetik Hiri Bizigarria eta Etxebizitza Hirigintza eta Etxebizitza zuzendaritza eta Hiri Kontserbazioa eta Proiektuen zuzendaritzak hartuko ditu bere baitan.

Enpresa eta udal erakundeei dagokienez, Mercairuña eta Comiruña Tokiko Ekonomia Iraunkorra alorraren menpe egonen dira, Haur eskolak eta Gayarre Fundazioa Kultura, Hizkuntz Politika, Hezkuntza eta Kirola alorrean, Hiri Bizigarria eta Etxebizitza alorrean Zaharberritze Bulegoa, Hirigintza Kudeaketa eta Iruñea Erdigune Historikoa kokatuko dira; ASIMEC Gizarte Ekintza eta Garapen Komunitarioa alorrean egonen da eta Energia Udal Agentzia Hiri Ekologia eta Mugikortasuna atalean.

Axel Moreno, Xabier Amorós, Cristina Arregui eta Camino Jaso dira zuzendari izendatu berriak

Bestalde, lau zuzendari berri izendatu dituzte Iruñeko Udalean: Axel Moreno, Herritarren Parte Hartzea, Berdintasuna eta Ahalduntze Sozialeko alorrean; Xabier Amorós Kultura, Hizkuntz Politika, Hezkuntza eta Kirola; Cristina Arregui Hiri Kontserbazioa eta Proiektuak eta Camino Jaso Hiri Ekologia eta Mugikortasuna. 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!