Autoa aparkatzeko matrikularik gabeko txartel berriak ahalmen urriko pertsonentzat

Euskalerria Irratia 2015eko irailaren 14a

Auto desberdinetan erabil daitezkeen txartelak hasi da banatzen Iruñeko Udala.

Iruñeko Udalak ezagutzera eman duenez  Iruñean dauden ahalmen urriko pertsonentzako 1.264 aparkatze txartel matrikuladunak, matrikularik gabeko txartel berrien truke aldatu ahal izan dira. Apirilaren 17ko Osoko Bilkuran behin-behinean onartu zen arau berriaren arabera, ahalmen urriko pertsonentzako aparkalekuetan autoa utzi ahal izanen da gidaria persona desgaitua denean edota auto horretan txartela duen pertsona desgaitu bat bidaiari denean. Pertsonen Autonomiarako Nafar Agentziaren sailkapenaren arabera gutxienez zazpi puntuko mugikortasun urritasuna duten hiritarrek dute txartela eskuratzeko eskubidea.

Araua behin –betiko onartu aurretik, Iruñeko Udalak ONCE erakundearen alegazio bat onartu du. Horren arabera, Pertsonen Autonomiarako Nafar Agentziaz gain erakunde horrek ere eman ahal izanen dizkie desgaitasun ziurtagiriak ikusmen urritasuna duten pertsonei.

Testu berria Iruñeko Udalaren Osoko Bilkuran aurkeztuko da behin-betiko onartua izan dadin. Hala ere Elkarbizitza eta Segurtasun Atalak ez du itxaron nahi izan tramite legela bete arte eta hasi da dagoeneko txartel berriak banatzen, modu honetara Estatu mailako araudia betez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!