San Antonio eliza. Karlos III etorbidea. Iruña., Iruñea
Heldu den 2015eko irailaren 19an, larunbata, Bakearen Nazioarteko Eguna dela-eta, eta abesbatzaren 60. urteurrenaren ospakizun-emanaldien artean, Iruñeko San Jose Abesbatzak Karl Jenkins konpositore galestarraren “The Armed Man: A Mass for Peace” kontzertua interpretatuko du Iruñeko San Antonio elizan, 20:00ean. Kontzertua ACNURekin elkarlanean eginen da, eta berariaz Europako errefuxiatu siriarren krisiari eskainiko zaio.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.
Bazkidetu zaitez!