Batzordeak internetez zuzenean eskaintzen hasi da Iruñeko Udala

Euskalerria Irratia 2015ko ira. 11a, 09:42

Izaera publikoko batzarrak direnak emanen dituzte eta pribatutzat hartuak daudenak Araudian, horiek ez dituzte internet bidez emanen.

Batzorde gehienetan gertatzen dena ikusi ahal izanen dute herritarrek internet bidez. Iruñeko Udalak abian jarri du webgunearen bidez batzordeak emateko proposamena. Presidentzia, Herritarren gaiak, Hirigintza, Proposamenak eta kexuak, Kontaketarena eta Kontratazioa behatzeko batzordeak izanen dira internet bidez jarraitu ahal izanen direnak. Streaming bidez emanen dituzte batzorde horiek. Horretarako bederatzi kamera baliatuko dituzte.

Zuzenean ikusten ez duenak gainera, www.pamplona.es webgunean gerora begiratzeko aukera izanen du eta bertan bideoa ikusteko. Orain arte, batzorde horiek ate itxiekin egiten zituzten.

Jendaurrean euren eztabaidak agertzea, xede

2012an ekin zion Udalak prentsaurrekoak zuzenean internet bidez emateari. Iaz gainera, 18.459 bisita izan zituzten osoko bilkurek zuzenean eta 3.950 gerora ikusi zituztenen kopurua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!