Lantegiak eta ikastaroak euskaraz eskainiko dituzte Civivox sareko zentroek. Aurten inoiz baino zabalagoa izanen da euskarazko eskaintza. Ikastaro guztien artean %12 euskaraz emanen dituzte. Haurrentzako, gazteentzako eta helduentzako eskolak izanen dira euskarazkoak. Urritik abendura izanen den eskaintzaren berri eman du Maider Beloki Iruñeko Udaleko Hezkuntza eta Kultura zinegotziak, “kalean eskaera zegoen euskarazko ikastaroak egiteko, eta horixe da aurten Civivoxetan eskainiko dena”.
Gaurtik aurrera eman daiteke izena ikastaro horietan. 010 telefonoaren bidez (edo 948 420 100 mugikorretik edo Iruñeaz kanpotik deituz gero); www.pamplona.es eta Civivox zentroetan.