Batasunaren Pribilegio zibila ospatuko du gaur Iruñeak

Euskalerria Irratia 2015eko irailaren 8a

Eguerdian Udaletxean Bigarren Zabalguneko hainbat eragileri harrera eginen diete. Arratsaldean, segizioa eginen dute. Ilunabarrean, Pamplonesa musika bandak kontzertua eskainiko du.

Batasunaren Pribilegio zibila ospatuko du gaur Iruñeak

Eguerdian Udaletxean II Zabalguneko hainbat eragileri harrera eginen diete. Arratsaldean, segizioa eginen dute. Ilunabarrean, Pamplonesa musika bandak kontzertua eskainiko du.

Gaur, 2015eko irailaren 8arekin, 592 urte betetzen dira Carlos III.a erregeak Iruñeko hiru burguei bat egiteko eta hiri bakarra osatzeko pribilegioa eman zienetik. Aurten, lehendabizikoz, Udalak urteurren horren karietara ospakizun zibilak eta soilik zibilak antolatu ditu, erran nahi baita aurten Udalak ez duela mezara joatera deituko.

“Hiriek oso aukera gutxi dituzte ospakizun guztiz zibilak egiteko, eta Batasunaren Pribilegioaren urteurrena horretarako aukera paregabea da, gertakari guztiz zibila izan baitzen”, azaldu du Joseba Asiron alkateak.

Hori guztiori horrela, gaur 12:00etan Udalak harrera eginen die II Zabalgunea sortzen lagundu zuten hainbat gizarte talderi, dendariri eta bestelako eragileri. Udal Gobernu Batzarrak iragarri du hemendik aurrera urtero modu horretan eskertuko dutela Iruñearen garapenean lagundu duten herritarren, taldeen eta auzoen lana.

Arratsaldean, 17:30ean, Erraldoien eta Kilikien Konpartsa Bakearen plazatik abiatuko da. Yanguas y Miranda, Gaarcia Ximenez, Tutera, Vinculo plaza, Sarasate pasealekua, Comedias eta Zapateria karrika zeharkatuko ditu, Udaletxe plazara iristeko. Han, korporazioarekin elkartuko da, baita dantzariekin, txistulariekin eta gaitariekin ere, Mercaderes eta Curia karriketatik Katedralera joateko.

18:45ean, Katedralean, hiriari Batasunaren Pribilegioa eman zion Carlos III.a erregearen hilobian lore eskaintza eginen dute. Horren ondotik, udal segizioak ibilbidea eginen du hiru burguetako karriketan zehar: Nabarreria, San Zernin eta San Nikolas. 20:00 aldera iritsiko dira Udaletxe plazara.

Ospakizunak amaitzeko, 20:15ean, Pamplonesa musika bandak kontzertua eskainiko du Gazteluko Plazan.

Egitaraua

12:00. Harrera instituzionala Udaletxean II. Zabalguneko ordezkariei, harresiak eraitsi izanaren mendeurrenean

17:30. Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren ibilbidea: Bakearen plaza, Yanguas y Miranda k., Gartzia Ximenez k., Tutera k., Vínculo plaza, Sarasate pasealekua, Comedias k., Zapatería k. eta Udaletxe plaza

18:30. Desfilea: Udalbatza, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, gaitariak, txistulariak eta dantzariak. Ibilbidea: Udaletxea, Mercaderes k., Curia k. eta Katedrala.

18:45. Lore-eskaintza, Katedralean, Karlos III.aren mausoleoaren aurrean, eta musika-emanaldia Katedraleko Musika Kaperaren eta Miguel de Arrozpide Txirimia taldearen eskutik.

19:00. Segizioaren itzulera. Ibilbidea: Katedrala, Navarrería k., Mercaderes k., Udaletxe plaza, Kale Nagusia, Hilarión Eslava k., Ansoleaga k., San Frantzisko plaza, Kontseiluko plaza, San Anton k., San Migel k., San Nikolas plaza, San Nikolas k., Gazteluko plaza, Txapitela k., Mercaderes k. eta Udaletxe plaza.

20:00. Batasunaren pribilegioaren amaiera-ekitaldia. Udaletxe plaza.

20:15. La Pamplonesa udal-bandaren kontzertua. Gazteluko plaza.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!