Joan den neguan Baztanen jaiotako hamazazpi arkume ari dira erretzen gozieko 9:30ak geroztik Runa parkean kokatua dagoen Jai Gunean. 100 bazkaltiar baino gehiago espero dute gaur eguerdian.
Bizilur elkarteko kidea den Mikel Altzuart abeltzain arizkundarrak azaldu duenez “jendea haragairen zain egon beharko du. Haragia errea eta prest dagoenean, orduan hasiko da bazkaria”.
Haragiari zer nolako bizigarri ematen ari zaien galdetuta, Altzuartek esan du horrek “sorginkeritik aunitz duela. Etxean denok dugun gatza eta baratxuriaz gain, bertze gauzak ere erabil daitezke” eta esperimentuak egitera animatu du jendea.
Bizilur elkartean kontsumo talde bat dago ekoizlez nahiz kontsumitzailez osatua dagoena.
Ekoizleak kalitatezkoa eta sasoikoa den bere ekoizpenarekin hornitzeko eta hau zuzenean saltzeko konpromezua hartzen du.
Kontsumitzaileak bertakoak, sasoikoak eta ekologikoak diren ekoizkinez osaturiko saskiak astero kontsumitzaileen eskura jartzen ditu.
Jai Gunearen gaurko egitaraua
Jai Guneko egitarauan, bestalde, arratsaldeko 17:00etan haurrentzako tailerrak eginen dira, 19:30etan Seritxotx-kamiseten estanpazioa., 22:00etan Khous, Kop eta Hibakusha taldeen kontzertua eta 01:30etatik aurrera DJ Atreyu arituko da.