Lehenbiziko aldiz antolatu da Iruñean pilota kanpusa kirol honetako teknikak haurrei erakusteko helburuz. Esku pilotaren jokaldiak nola borobildu , entrenamendu eta beroketa saio egokiak nola burutu, nola egiten diren eskuz jokatzeko pilotak edo nola jartzen diren takoak ikasten aritu dira haur eta gaztetxoak.
Lehen kanpus honen arrakasta ikusita bigarren txanda bat antolatzen ari dira uztailaren azken asterako. 27, 28 eta 29an eginen da Donibane Kultur Elkartearen kiroldegian.
