Joseba Asiron Iruñeko alkateak dekretu batean sinatu zituen atzo bi izendapen: Izquierda-Ezkerrako Edurne Egino Ongizate eta Berdintasun zinegotzi ordezkaria izanen dela jaso zuen dekretuan eta Ana Lizoain Parte hartzea, Gazteria eta Kirolarena izanen dela. Gainerako zinegotzi ordezkariak joan den ekainaren 13an izendatu zituen: Zerbitzu Orokorreko zinegotzi ordezkaria EH Bilduko Patricia Perales izanen da; Hirigintza, Etxebizitza, Ingurumen, Proiektu eta Hirigintza Zaintzako zinegotzi ordezkaria EH Bilduko Jose Martin Abaurrea; Hezkuntza eta Kulturako zinegotzi ordezkaria EH Bilduko Maider Beloki eta Herritarren segurtasuna, Enplegua, Ostalaritza eta Turismorako zinegotzi ordezkaria EH Bilduko Aritz Romeo.