Frankismoko krimenak ikertzeko bide argentinarra babestu du Asironek

Euskalerria Irratia 2015eko ekainaren 24a

Carlos Slepoy abokatua eta '78ko sanferminak gogoan' plataformako kideak Joseba Asiron alkatearekin. Argazkia: @MartxeloDiaz

Iruñeko Udalak auzian parte hartu dezakeen aztertuko dute zerbitzu juridikoek.

Carlos Slepoy frankismoko krimenen aurkako kereilaren abokatuarekin eta 78ko sanferminak gogoan plataformako kideekin batzartu da Iruñeko alkatea Joseba Asiron. Frankismoko krimenak epaitzeko abokatuak eta plataformak egiten duten lana babestu du Asironek.  Jakinarazi die biei lanean ari direla udaleko zerbitzu juridikoak aztertzeko Argentinan 2010ean irekitako auzian parte hartzen ahal duen Iruñeko udalak. "Iruñeko udalaren babesa eskaintzeaz gainera, frankismoko krimenak aztertuko duen auzian lan egiteko prest gaude", azaldu du Asironek.

Iruñeko udalaren konpromisoa erabatekoa dela nabarmendu die alkateak Slepoyri eta 78ko sanferminak gogoan plataformako kideei: "Konpromisoa biktimekin, memoriarekin, justiziarekin eta ordainarenik". 2010etik kereilarekin egiten ari diren lanagatik zoriondu ditu argentinarrak eta babes politiko osoa eskaintzeaz gainera, biktimekiko errespetua erakutsi du Asironek.

Parlamentariekin ere bildu dira

Ainhoa Aznarez Parlamentuko presidentearekin bildu dira Carlos Slepoy abokatua eta 78ko sanferminak gogoan plataformako kideak. Frankismoaren krimenak ikertzeko abian dituzten auzien berri eman die ez bakarrik Aznarezi, baita, parlamentuko beste alderdi politikoetako kideei ere.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!