Lau erraldoi txikik eta bi handik osatzen dute Azpilagañako Gartxot konpartsa. Erraldoi, buruhandi eta musikariez gain, joaldunak ere jo eta ke arituko dira Azpilagañako kaleetan zehar datozen hiru egunotan
Ostegun arratsaldean Nafarroa Retina Elkarteak eta Yoar Gazte Taldeak haurrentzako jolasak antolatu zituzten Azpilagañako festen bezpera egunean. Era berean Jai gunean Garagardo festa egin zen eta hantxe agertu zen Iruñeko alkatea.
Gaur ostiralean izanen da festen hasiera ofiziala. 19.00etan Yoar Gazte Taldeko ordezkariek piztuko dute suziria eta handik aurrera hamaika ekitaldi, kontzertu eta topaketa eginen dira igandera arte. Bihar kaldereteen eguna izanen da eta igandean paella izanen da plateretako protagonista.
Musikari dagokinez, auzoko Gartxot Konpartsaren etengabeko joan eta etorriak, eta Ttanttaka, Josu Jon Imas, Annonymus, Akort eta Kelly Kapowski taldeen kontzertuak azpimarratu behar dira.
OSTIRALA 19
18:00 Haurrentzat askaria Azpilagañako Jai Batzordeko lokalean eta zezentxoak Luis Morondo kalean.
18:30 Kartel lehiaketaren sari banaketa.
19:00 Txupinazoa eta goxoki banaketa Manuel Turrillas parkean. (Txupinazoa ASOCIACION JUVENIL YOAR taldeko kideak botako dute).
OBERENA dantza taldeari omenaldia 75. urteurrena dela eta.
19:30 Kalejira auzoan zehar GARTXOT konpartsarekin.
21:00 Herri-afaria jai gunean. Salneurria 18€. Txartelak HEMINGWAY, GALAR eta VIENA tabernetan salgai.
23:00 Zezensuzkoa Manuel Turrillas parkean.
23:00 Kontzertua: TTANTTAKA
LARUNBATA 20
09:00-10:00 Merka- trukeko parte-hartzaileei harrera.
11:00 Dianak
11:30 GARTXOT taldeko erraldoiak Jai Batzordeko lokaletik abiatuta.
11:00-13:00 eta 16:00-18:00 Puzgarriak Manuel Turrillas parkean.
11:00 Artisau postuak Manuel Turrillas parkean.
11:00-21:00 Merka-trukea egunean zehar eskolako patioan.
11:30 “AZPILAGAÑA KANTUZ” topaketa, jai gunetik abiatuta.
12:00 Gazte futbito txapelketaren finala.
12:00 Kalderete lehiaketa.
13:30 Ur zezena Manuel Turrillas parkean.
14:00 Gazte kalderetea Gazte gunean. Txartelak PACOTILLERO tabernan 5€.
14:30 Kaldereteen aurkezpena Jai Batzordeko lokalean. Ordu horretatik aurrera aurkezten direnak ez dira lehiaketan sartuko. Saria hiru lehenengo klasifikatuek jasoko dute.
18:00 Elektrotxaranga auzoko kaleetan zehar. Gazte gunetik.
18:45 Japoniar bonben jaurtiketa, Manuel Turrillas Parkean.
19:00 Euskal dantzak karpan.
20:00 Zezentxoak haurrentzat Luis Morondo kalean.
20:00 Pintxo pote 2€ karpan.
22:00-01:00 Discomovil eta karaokea Manuel Turrillas parkean.
23:00 Zezensuzkoa Manuel Turrillas parkean.
21:30 Kontzertuak: MUSIKA LEHIAKETARENIRABAZLEA – ANNONYMOUS, JOSU JON IMAS, AKORT eta KELLY KAPOWSKI.
IGANDEA 21
11:00 Dianak
11:30 GARTXOT taldeko erraldoiak Jai Batzordeko lokaletik abiatuta.
12:00 Azpilagañako jubilatuen elkarteak antolatutako txistorrada, jai gunean.
13:00 Rondalla Yoar taldeak eskainitako jaialdia, karpan.
13:30 Ur zezena Manuel Turrillas parkean.
14:00 Pintxo Astea lehiaketaren sari banaketa, karpan.
14:30 Paellada jai gunean. Salneurria 13€. Txartelak HEMINGWAY, GALAR ETA VIENA tabernetan.
16:30-18:30 Bazkal ondoren musika
17:00 Txotxongiloak Manuel Turrillas parkean.
18:00 Zezentxoak haurrentzat Luis Morondo kalean.
18:45 Japoniar bonben jaurtiketa.
19:00 Euskal dantzak karpan.
20:00 Pintxo pote 2€ karpan.
22:00 Zezensuzkoa Manuel Turrillas parkean.
20:00 Karaokea karpan.