"Kantu eta hitza" zikloaren azken emanaldia izanen da ostegunean:
H-Eden "Hamaika aztarna".
H-Eden folk-pop musikako talde lapurtarra da, Ziburuko Maddi Zubeldia abeslariak eta Xano Urtxegi akordeoilariak sortua. Hamaika aztarna da taldearen lehen diskoa. Hamaika abesti biltzen dira bertan, Zubeldiak sortuak gehienak. Euskaraz, frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez abesten dute, herriaren errealitateaz (Maitasun ttanta) edo maitasunaz (Emeki, emeki; hara-hona eramango gaituzten aireak ere eskainiko dizkigute, Irlandara esaterako (Red is the rose) edo Parisera (La rengaine des amoureux). “Garena garela, gure barnetik mundu zabalera zubiak eraikitzen ditugu, betiere emozioak medio”. Maddiren ahots goxoak bidaia poetikoa eskaintzen du, eguneroko gorabeherei une batez bazter eginda, uneaz gozatzeko eta gure Eden txikian atseden (H-Eden) hartzeko beta alegia.
Fitxa artistikoa: Maddi Zubeldia (ahotsa eta gitarra), Xano Urtxegi (eskusoinua), Antton Arrizabalaga (pianoa), Iñaki Officialdeguy (perkusioa) eta Pat Tetevuide (gitarra).
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.