Xamar-ek Erreferentziazko hainbat liburu idatzi du euskararen historiaz. Halaber, ikuspuntu berriak plazaratu ditu hizkuntzaren arazoari buruz, batez ere José María Sánchez Carrión Txepetx-en planteamendu ekolinguistikoei jarraituz. Orhipean liburua da bere lanik ezagunena eta arrakastatsuena. Jadanikgaztelera, frantsesa eta ingelesera itzuli dute. 2006 urtean, Pamiela argitaletxearen eskutik, Euskara jendea liburua karikaratu zuen, euskararen historia kontatzeko. Lan horretan oinarriturik, Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat gara elkarteek dokumental sorta bat ekoitzi dute.