Nafarroako Gobernuko Ingurumen Osasuneko atalak zehaztutako protokoloari jarraikiz, ikerketa bat jarri da abian bakterioaren jatorria bilatzeko. Era berean aztertu eta garbitu egin dira bere etxebizitzako ur beroaren hoditeriak, kloratu egin da ur guztia berriro eta Ingurumen Osasuneko teknikariek ur analisi egutegi bat ezarri dute, edozein arazo ekiditeko.