Euskararen Ordenantza egokitzea eta zorrotz betetzea adostu dute aldaketaren indarrek Iruñean

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 15a, 12:34

EH Bilduk, Geroa Baik, Aranzadik eta IEk adosturiko akordio programatikoko 148 neurrietatik 5 dagozkio hizkuntza politikari.

Joseba Asiron alkate berriaren inbestiduraren aurretik, EH Bildu, Geroa Bai, Aranzadi eta Izquierda-Ezkerra udal taldeek gobernu akordio programatikoa sinatu zuten.

Itun honetan biltzen diren 147 ataletatik, bost zuzenean dagozkio euskarari. Hauek dira Udal Gobernu berriaren egitasmo zehatzak:

139: Euskararen Ordenantzaren jatorrizko izpiritua berreskuratzea, gaurkotzea eta garatzea.

Ordenantzaren aginduak irmo beteko direla ziurtatutzea, Toponimia Batzordean hiriko kale izendegi elebidunaren ofizialtzea eta udal langilegoaren hizkuntza profilen azterketa abian jartzea.

Bestalde Hizkuntza Normalizaziorako Plana eginen da euskaraz bizitzeko eskubidea bermatze aldera eta Auzoetako Planak prestatuko dira asoziazionismoa eta euskarazko jarduerak sustatzeko asmoz.

140: Euskararen sustapen egitasmoetarako aurrekontuen diru partida handitzea.

141: Euskararen Parte Hartze Kontseilu bat eratzea, non hirian euskararen erabilpena sustatzen duten elkarteek ordezkaritza izanen duten.   

142: Euskararen Ordenantzaren betetze irmoa eta erreforma proposamena euskararen sustapena areagotze aldera. Iruñearen kale izendegi elebidunaren onarpena.

143: Egungo hizkuntza paisaiaren azterketa eta eraldaketa progresiboa, euskararen presentzia beste hizkuntzen parekoa izan dadin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!