Azken zezensuzkoaren lasterraldia ezin izan zen egin igande iluntzean gaztetxo talde batek material piroteknikoa lapurtu zuelako. Beranduago udaltzainek material gehiena berreskuratu bazuten ere, ekitaldia bertan behera utzi behar izan zuten haur eta gaztetxo askoren haserrerako. Udaltzainek adingabeak aurkitu zituztelarik horietako bat artatu behar izan zuten, suziri batek esku batean erredurak eragin baitzizkion eztanda egitean.