Iruñeko Udalean alkate berria izendatuko duten unean bi elkarretaratze eginen dituzte hiriburuan: alde batetik, aldaketaren aldeko protesta eginen dute Udaletxe plazan 12:00etan eta ordu berean, Sarasate pasealekuan elkartuko dira aldaketaren aurka. Ezusterik ezean Joseba Asiron izendatuko dute Iruñeko alkate larunbatean. Jai giroan ospatuko dute Asironen izendatzea Udaletxe plazan. Bestelakoa izanen da Sarasaten eginen dutena, alkate berriaren aurka ariko baitira: "Nik ez nuen Bildu bozkatu" goiburuarekin eginen dute protesta.