Iruñeko Udalak ez du baimenik emanen ekainaren 16tik uztailaren 15era arte alde zaharrean eta zabalguneetako zenbait kaletan zangak, aldamioak, edukiontziak eta hesiak jartzeko. Basotxoan, Pio XII.ean, Armada etorbidean, Olibeto Kondearen etorbidean, Nafarroa Behera etorbidean eta Media Luna kalean izanen dira aipatu mugak. Carlos III. etorbidean, Rodezno Kondearen plazan eta Gurutze plazan ere ez dute baimenik emanen.
Udalak gomendioa ere eman du: eremu horietan jarriak dauden zanga edo aldamioak ekainaren 30a baino lehen erretiratzeko.