Iruñeko Udalera iritsi daitekeen aldaketa ospatzeko eguna larunbata izanen da. Joseba Asiron alkate izendatuko duten unean hasiko da jaia, larunbatean 12:00etan udal plazan. Hainbat herritarrek egin dute dei ospakizunean parte hartzeko.
Edozein talde edo norbanakok hartu dezake parte larunbaterako antolatu duten jaian. Parte hartzea bultzatu nahi dute eta ekimen edo ekitaldi guztiek lekua izan dezaten koordinatu eginen dira.