Akordio zehatzak egitea begi onez ikusten duela adierazi dio PSNk EH Bilduri Iruñean

Euskalerria Irratia 2015ko eka. 4a, 20:37

Maite Esporrin berarekin jarri dela harremanetan esan du Joseba Asironek, joan den astelehenean egin zien bilera proposamena errefusatzeko eta, halere, itun zehatzetara iristeko arazorik ez dutela jakinarazteko.

“Hiritarren behar eta interes orokorren onerako diren akordietara iristeko prest” daudela esan du Maite Esporrinek eta hori dela beti defendatu egin dutena. “Honi dagokionez ez dugu jarrera aldaketarik izan” gaineratu du.

Bere aldetik Asironek bere poza adierazi du PSNk erakutsitako jarrerarengatik eta azpimarratu du badela garaia “bazterketaren aroa gainditzeko” eta “elkarrekin lan egiteko, inor baztertu gabe, hiritar ororen interesen alde”.

 “Desberdinen artean elkarlana sustatu eta persona guztien alde” lan egin nahi dutela eta “horrela ziur hiritar guztiak garaile aterako direla” adierazi du Asironek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!