EH Bilduko alkategaiak positibotzat" jo du Ezkerrarekin eginiko bilera, "adostasun gune handiak" dituztelakoan eta "lerro gorririk" ez dutela jarriko udal gobernua osatzeko azaldu du. Bere aldetik, gobernu horretan PSN ere egon dadin nahi duela eman du jakitera Izquierda-Ezkerrak. Edurne Eginok esan du ez dela nahikoa "gutxiengoa" duen talde batek udal gobernuaren "ardura osoa" hartzearekin; haren iritziz, talde guztiek, PSNk barne, parte hartu behar dute aldaketan.
PSNk, hala ere, esana du ez duela EH Bildu udal gobernuan egotea nahi. Horren aurrean "Haiek dira kokatzen direnak" izan da Asironen balorazioa.
Bileraren ondoren alderdi bakoitzak bere kasa, prentsaurrean eman ditu azalpenak, baina kalean; izan ere, Enrique Maia jarduneko alkateak galarazi egin die EH Bilduko ordezkariei agerraldia udaletxean egitea.
Hurrengo bilera Ana Lizoain, Aranzadi taldeko zerrendaburuarekin izanen da ostiralean 11:00etan eta astelehenean EH Bilduko ordezkariak Geroa Baiko ordezkariekin bilduko dira.