Hau da taldeak taularatu zuen lehen ikuskizuna. A capella abestutako bertsioak baina baita pianoz, gitarraz, esku-soinuz eta kaxoi flamenkoz lagundutakoak ere, koreografia atsegin eta elkarrizketa bitxiz lagunduta.
Azken boladan “Epa” izeneko lana ari dira aurkezten han eta hemen, baina ikusleek eskatuta, lehendabizikoa eskainiko dute hainbeste maite duten agertokian. Aurkezpen diskoan agertzen diren abestiak eta beste batzuk, esketxak eta umorea, horiexek osagaiak. Talde horretako kide Iker Huitzi izan dugu Euskalerria Irratia, Irrintzi plaza saioan.